239. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOKO MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena

Kintoko mankomunitateak, 2019ko azaroaren 14ko osoko bilkuran, 2019. urteko aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Erroibarren, 2019ko azaroaren 20an.–Mankomunitateko burua, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1914977