239. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020. urteko lan egutegia eta lanorduen banaketa

Ikusirik 177/2019 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala (2019ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n).

Ikusirik ordezkari sindikalak aurkeztutako proposamena Mankomunitateko langileak ordezkatuz,

Aho batez,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen 2020ko lan egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiak, 2020rako:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

Apirilaren 13a: Pazko bigarrena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 24a: Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko jaia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.

Bigarrena.–Urteko lanorduen banaketa hau ezartzea: administrazioko lanorduen urteko kopurua benetako 1.592 lanordukoa da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen urteko lanaldiaren banaketa honela eginen da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 14:45ak arte; gainerako 30 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, hautara, 7:30etik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:15ak arte.

b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.

c) Lan ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun balioduna izanen da, baina zerbitzurik gabekoa, abenduaren 31. Langileek 3 ordu izanen dituzte nahierara erabiltzeko.

Aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, familia-arrazoiengatik, laneko eta familiako bizitza bateratzeagatik edo, zerbitzuko beharrak direla eta, lanaldi berezi suerteren bat dutenei, murriztua edo malgua. Horiek berariazko lan akordioa izanen dute.

Hirugarrena.–Lanaldiko atsedenaldia honela arautzea: eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez hogei minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 13:00etara hartzen ahalko da.

Laugarrena.–Prestakuntza ikastaroetara joateko honako arauak ezartzea: prestakuntza ikastaroetan emandako denbora lan denboratzat hartuko da, ikastaroak lanorduetan egiten badira eta zerbitzuaren beharrek horretarako bide ematen badute.

Oro har, lanordutik kanpo egiten diren prestakuntza ikastaroengatik ez da inolako ordu edo diru konpentsaziorik izanen. Administrazioak langileari agintzen dionean prestakuntza ikastaro batera nahitaez joateko, lanpostuaren berezko zereginak behar bezala betetzeko ezinbestekoa izateagatik, eta soilik kasu horretan, ikastaroan emandako denbora lan denboratzat hartuko da urteko lanordu kopurua zehaztean, eta langileak eskubidea izanen du zerbitzuan izandako gastuen kalte-ordainak kobratzeko.

Bosgarrena.–Norberaren arrazoiengatik lanera ez joatea eta lantokitik ateratzeari buruzko arauak ezartzea: arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea bidezkoa izanen da, arrazoia jasota badago Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamenduan (otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsia eta 71/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatua).

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan argitaratuko da.

Urrotz-Hirian, 2019ko azaroaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1914810