239. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Alkatetzaren eskuordetzea

40/2015 Legearen 9. artikuluarekin bat eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluei jarraikiz, argitara ematen da Untzueko Udaleko Alkatetzak 2019ko azaroaren 14an emandako 53/2019 Ebazpenaren laburpena, zeinak jorratzen baitu espediente bat tramitatzeko eskumenak eskuordetzea, behar diren ondorioetarako. Hona hemen:

“Aintzat harturik esleiturik ditudan eskumenak, Untzuen etxebizitzak eraiki eta zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren arabera (ordenantza hori argitaratu zen 2014ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 22an).

Ikusirik nire etxebizitzan obra bat egin dudala, aipatu laguntzen onuradun bihur nazakeena.

Ikusirik eskumen horiek eskuordetzeko ahalmena, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta y 23.4 artikuluen arabera.

40/2015 Legearen 9. artikuluarekin bat eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluei jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Felipe Izpura alkateordeari eskuordetzea Untzuen etxebizitzak eraiki eta zaharberritzeko laguntzak emateko dudan eskumena.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala betez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta haren berri Osoko Bilkurari ematea hurrengo bilkura arruntean, adierazirik aukeran errekurtso hauek jar ditzakeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten den egunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik aitzina".

Untzuen, 2019ko azaroaren 18an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1914756