239. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

2020rako karga-tasak

Torralba del Rioko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean egonen diren karga-tasak onestea:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,205.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1. indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %14ko karga-tasa.

Zerga sortzen den unean lurraren balioaren gainean ezarri beharko diren koefizienteak onestea, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera, eta Foru Legearen proiektuak xedatutako gehieneko kopuruei jarraikiz:

–Partikularrek sustaturiko jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenen tasa: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

–Hilerriko tasak: ehorzketak lurrean: erroldatuak, dohainik; erroldatu gabeak, 500 euro.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.

Torralba del Rion, 2019ko urriaren 22an.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1914578