239. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2418/2019 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, deialdi bat onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegietan artxibo eta liburutegietako teknikari laguntzaile izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Gobernu Kontseiluak 2016ko azaroaren 25ean hartutako eta 2016ko abenduaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako erabaki baten bidez onetsi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen 2016ko lan publikoaren eskaintza. Dokumentu horretan, liburutegietan artxibo eta liburutegietako teknikari laguntzaile izateko bi lanpostu jaso ziren (C maila).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen urtarrilaren 17ko 69/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegietan C mailako artxibo eta liburutegietako teknikari laguntzaile izateko lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen maiatzaren 28ko 918/2019 Ebazpenak amaiera eman zion lekualdatze-lehiaketa horri.

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da sartzeko prozeduraren bidez eta oposizio sistemaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegietan artxibo eta liburutegietako teknikari laguntzaile izateko bi lanpostu bete daitezela onartzea, bai eta deialdiaren oinarriak ere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegietan artxibo eta liburutegietako teknikari laguntzaile izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, bai eta bere oinarriak ere.

Bigarrena.–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Giza Baliabideen Zerbitzuari eta izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 20an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

LIBURUTEGIETAN ARTXIBO ETA LIBURUTEGIETAKO TEKNIKARI LAGUNTZAILE IZATEKO BI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Honako hauek dira deialdia arautuko duten

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea hau da: Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegietan artxibo eta liburutegietako teknikari laguntzaile izateko bi funtzionario lanpostu huts oposizio bidez betetzea. Lanpostuak C mailakoak dira, eta haien zenbakia, betekizunak eta destinoak oinarri hauen II. eranskinean daude jasota.

1.2. Bi lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:

–Lanpostu bat txanda irekian.

–Lanpostu bat igoera-txandan.

1.3. Izangaiek hautaprobak gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik igoera-txandan bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, lanpostu hutsak baino izangai gehiagok gainditzen badute igoera-txanda, txanda horretan lanposturik lortu ez baina oposizioa gainditu dutenek aukera izango dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko txanda horretakoekin batera, beren azken puntuazioaren arabera.

Halaber, deialdi honen 2.1.2 oinarrian eskatutako baldintza espezifikoak betetzen ez dituzten igoera-txandako izangaiek txanda irekiko lanpostu hutsak lortu ahal izango dituzte, aurreko paragrafoan adierazitako moduan, deialdiaren 10.2 oinarrian adierazitako agiriak aurkezteko epea amaitzen denean.

1.4. Halaber, deialdi honen xedea da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat sortzea sartzeko hautapen prozeduran lanpostua eskuratzen ez duten izangaiekin, deialdi honen 12. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

1.5. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialekoak eta Estatuko Aldizkari Ofizialekoak izan ezik (deialdi honen oinarrietan berariaz aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izango bestelako tokietan agertzen direnak:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak

2.–Betekizunak.

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek honako hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztientzako betekizunak:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estaturen bateko edo aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estaturen bateko herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; eta herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, gurasoak zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta edukitzea eta, kasua bada, nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua edo horietako baten baliokidea den titulu bat edukitzea, edo, bestela, titulua erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, homologazioa egiaztatzen duen baliokidetasun ziurtagiria eduki beharko da, kasua bada. Baldintza hori ez zaie aplikatuko lanbide arautuen eremuan prestakuntza profesionalaren aitorpena Europako Erkidegoko zuzenbidearen xedapenen babesean erdietsi duten izangaiei.

d) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoak edukitzea.

e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek, era berean, diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

f) Deialdi honetan parte hartzeko eskubidea izateko ezarritako tasa ordaindu izana edo ordainketaren edo hobariaren salbuespena egiaztatzea.

2.1.2. Igoera-txandako izangaientzako betekizun espezifikoak:

Igoera-txandako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betekizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izatea eta, zein lanpostutatik egin nahi den igoera, lanpostu horretan borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen mailakoa edo beheragokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea.

d) Titulazioari buruzko betekizuna administrazio publikoetan aitortutako zortzi urteko antzinatasuna egiaztatuz ordeztu daiteke.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean eta lanpostua jabetzan hartu arte bete beharko dira aurreko baldintzak.

Igoera-txandako izangaien kasuan, aurreko horretatik salbuetsi egiten da borondatezko edo nahitaezko eszedentzia-egoeran ez egoteari buruzko baldintza. Baldintza hori eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean eduki beharko da, eta 10.2 oinarrian ezarritako agiriak entregatzeko epea amaitzen denetik lanpostua jabetzan hartzen den unera arte.

2.3. Aurreko betekizunak deialdi honen oinarrietan zehazten den unean egiaztatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun natural igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Deialdia, era berean, “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratuko da. Eskaerak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

3.2. Eskaeren aurkezpena.

3.2.1. Kasu guztietan, hautaketa-prozesuan parte hartzeko, helbide honetan dagoen eskabidea erabili beharko da:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizio-lehiaketa

3.2.2. Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dute eskabidea, helbide honetako “Hasi izapidea” botoian:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizio-lehiaketa.

Halaber, zilegi da eskaerak modu presentzialean aurkeztea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta-bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan.

Eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun azal irekian aurkeztuko da, posta-zerbitzuko langileak data eta zigilua jar ditzan, ziurtatu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora bidali baino lehen.

3.3. Igoera-txandaren bidez edo desgaitasuna dutenentzako txandaren bidez sartu nahi duten izangaiek “Sarbide mota” izeneko atalean adierazi beharko dute eskabidean. Izangaiek atal hori markatzen ez badute, eta gainerako baldintzak betetzen badituzte, ofizioz sartuko dira sarbide libreko sistema orokorrean.

3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Behar bezala betetako eskabideari honako dokumentu hauek erantsiko zaizkio:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokidearen fotokopia.

b) Deialdian eskatutako tituluaren kopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordainagiria.

c) Parte hartzeko eskubidea izateko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo, ordainketatik salbuetsita daudenen kasuan, 4.2.b) oinarrian aipatzen diren egiaztagiriak.

d) %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, probak egiteko denborak edo baliabideak egokitzea eskatzen badute, hala adierazi beharko dute helbide honetan eskuragarri dagoen eskabidearen bidez:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizio-lehiaketa

Ondorio horietarako, izangaiek beren egoera egiaztatu beharko dute, IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztuz edo ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen duen Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena aurkeztuz. Era berean, eskatutako egokitzapena justifikatzeko egokitzat jotzen duten dokumentazioa ere aurkeztu ahal izango dute.

3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitatezkoak edonoiz konpondu ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

4.–Tasa.

4.1. Hautaketa-prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatiko tasa 26 eurokoa izango da.

Tasaren zenbatekoa ordaintzeko, eskudirua sartu edo transferentzia egin beharko da Nafarroako Rural Kutxaren ES16 3008 0001 18 0700190523 kontu korrontera. Ordainagirian izangaiaren nortasuna eta adierazpen hau agertu beharko dira: “NUPeko liburutegietan artxibo eta liburutegietako teknikari laguntzaile izateko oposizioa”.

4.2. Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita egongo dira:

a) %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Deialdia argitaratu aurretik hilabetez gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon direnak, betiere inskripzio epean eskainitako ezein lan egokiri uko egin ez badiote, igoerako, prestakuntzako edo eraberritze profesionaleko ekintzetan parte hartzeari ezezkoa eman ez badiote, justifikaturiko arrazoiren bat egon denean izan ezik, eta, halaber, hilabetean lanbide arteko gutxieneko soldatatik goragoko errentarik ez badute.

Baldintza hori honela egiaztatu beharko da:

–Lan-eskatzaile gisa inskribaturik daudenek dagokien enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dute hori. Bertan adieraziko dute interesduna noiz inskribatu zen lan-eskatzaile gisa, eta espresuki aipatuko dute ez diotela uko egin inskripzio epean eskainitako ezein lan egokiri, eta ez diotela ezezkoa eman igoerako, prestakuntzako edo eraberritze profesionaleko ekintzetan parte hartzeari, justifikaturiko arrazoiren bat egon denean izan ezik.

–Hilabetean lanbide arteko gutxieneko soldatatik goragoko errentarik ez izatea interesdunaren erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko da.

4.3. Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, eskaerak aurkezteko epearen barnean tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du, eta konpondu ezin daitekeen baldintza da hori.

4.4. Azterketa egiteko eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emango du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesteko, baztertutakoen kasuan horretarako arrazoiak aipatuz, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Eskabide ofiziala edo 3.4 oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, baztertzeko arrazoiak izango dira bai eskaera epez kanpo aurkeztea, bai ezarritako egunean deialdian eskatzen diren baldintzak ez betetzea, bai tasa garaiz ez ordaintzea, eta, gainera, horiek ezin izango dira zuzendu.

5.3. Baztertutako edo azaldu gabeko izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioa aurkeztea eta, akatsen bat badago, haiek zuzentzea. Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira.

5.4. Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emango du onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesteko, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5.5. Onartuen zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta ikusten bada izangairen batek ez duela betetzen eskatzen diren baldintzetakoren bat, bertan behera geratuko dira deialdian parte hartzeagatik erator litezkeen eskubide guztiak.

5.6. Baztertzeko arrazoia izangaiei egotzi ahal zaienean, ez da bidezkoa izango tasa itzultzea.

5.7. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

6.–Epaimahai kalifikatzailea.

6.1. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoei buruz xedatutakoaren arabera arautuko da epaimahai kalifikatzailea, eta, subsidiarioki, Gobernu Kontseiluaren 2018ko apirilaren 24ko Erabakiaren arabera, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko Organo Kolegiatuen Funtzionamenduari buruzko Arautegi Orokorra.

6.2. Epaimahai kalifikatzailea honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Carmen Echeverría Arambillet andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Ana Pilar Amigot Zardoya andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi Zerbitzuko Proiektuen zuzendariordea.

–Epaimahaikidea: Silvia Sola Ibarra andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: José Antonio Marañón Oricain jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Marta Magriñá Contreras andrea, Errioxako Unibertsitateko Liburutegiko zuzendaria.

Ordezko epaimahaikidea: Jorge Yubero Úbeda jauna, Errioxako Unibertsitateko Bildumaren eta Liburutegiko Erabiltzaileentzako Zerbitzuen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaren bidez izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaren bidez izendatua.

–Epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langile bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

–Ordezko epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langile bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean jasoko dira epaimahai kalifikatzaileko kideen izenak.

6.3. Epaimahai kalifikatzailea hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.

Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburua eta epaimahaikide idazkaria edo haien ordezkoak egon behar dira bertan.

6.4. Epaimahai kalifikatzaileko kideek, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude, ez dute parte hartuko, eta organo dei-egileari jakinaraziko diote. Lege horren 24. artikuluak ezartzen duenaren arabera, izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahai kalifikatzaileko kideak errefusatzea, aipatu egoera horietakoren bat gertatzen denean.

Abstentzioa edo errekusazioa dela-eta epaimahaiaren osaeran izandako edozein aldaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

6.5. Hautaketa-prozesuak aurrera egin ahala, deialdi honen oinarriak interpretatzetik eta aplikatzetik sortzen diren zalantzak epaimahaiaren gehiengoak ebatziko ditu, eta behar diren neurriak hartuko ditu deialdian kontuan hartzen ez diren arazoak konpontzeko.

6.6. Epaimahaiak aukera izango du hautaproba guztietan edo batzuetan aholkulari adituak izateko. Aholkulariek beren espezialitate teknikoetan baino ez dute lagunduko.

6.7. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izango da.

7.–Oposizioa.

7.1. Oposizioa 2020ko maiatzetik aurrera hasiko da.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean, oposizioaren lehen proba egiteko tokia, eguna eta ordua ezarriko dira.

Epaimahai kalifikatzaileak gutxienez 48 ordu lehenago argitaratuko du hurrengo probetarako deialdia, proba egitera deitutako izangaien zerrenda eta oposizio proba egiteko tokia, eguna eta ordua adierazita.

Ariketa bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez egingo da, eta izangaiak epaimahai kalifikatzaileak adierazi duen tokian eta egunean bertaratu beharko dira, jardunak hasteko ezarritako orduan. Deialdi horretara azaltzen ez direnak oposiziotik baztertuak izango dira, probak zenbait ariketatan banatu arren. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahai kalifikatzaileak ontzat eman dezakeen bestelako agiri bat erakutsi beharko dute nortasuna egiaztatzeko. Oposiziotik kanpo geldituko dira beren nortasuna azaldu bezala egiaztatzen ez dutenak.

7.2. Oposizioko probak oinarri hauetan adierazitakoak izango dira, eta oinarri hauen I. eranskineko gai-zerrendan adierazitako gaiei buruzkoak izango dira.

Gaiei buruz eskatuko den edukia bat etorriko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean diren arauekin.

7.3. Desgaitasun aitortua duten eta eskabidean hala adierazi duten izangaien kasuan, behar diren egokitzapenak egiten saiatuko dira hautaprobak egiteko denborari eta baliabideei dagokienez.

7.4. Oposizioan honako proba hauek egingo dira:

7.4.1. Lehenengo proba:

Teorikoa izango da, eta test erako galdera sorta bati idatziz erantzun beharko zaio. Galdera bakoitzak lau aukera izango ditu erantzun moduan, eta horietako bat bakarrik izango da balioduna. Galderak oinarri hauen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako 1. parteko gai orokorrei eta 2. parteko gai espezifikoei buruzkoak izango dira.

Erantzun okerrek penalizazioa izango dute, formula honi jarraikiz:

F1915058_0.pdf

Non:

k = galdera bakoitzaren aukera kopurua.

Proba hori egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du hasi aurretik.

Proba horretako puntuazioa gehienez ere 40 puntukoa izango da.

Proba horri dagokion gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak baztertu egingo dira.

7.4.2. Bigarren proba:

Teoriko-praktikoa izango da, eta 2. parteko gai espezifikoekin zerikusia duten zenbait kasu praktiko idatziz garatu eta ebatzi beharko dira. Gaiak oinarri hauen I. eranskineko gai-zerrendan jasota daudenak izango dira.

Ariketa horretan, honako hauek baloratuko dira: kasuen soluzio zuzena, adierazpen idatziaren soiltasuna eta zuzentasuna, zorroztasun analitikoa eta ideien argitasuna eta sistematika.

Bigarren ariketa horretarako, indarrean dauden Espainiako Katalogazio Arauak erabili ahal izango dira.

Proba hori egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du hasi aurretik.

Proba horretako puntuazioa gehienez ere 60 puntukoa izango da.

Proba horri dagokion gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak baztertu egingo dira.

7.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa amaiturik, izangaiek lortutako puntuazioak argitaratuko ditu epaimahaiak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidez dagokiena alegatu dezaten.

7.6. Hautaketa-prozesuaren edozer unetan, epaimahaiak jakiten badu izangaietakoren batek ez dituela deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen, eta interesdunari entzun ondoren, Unibertsitateko kudeatzaileari proposatu beharko dio izangai hori baztertzeko, eta izangaiari esan beharko dio, halaber, hautaprobetara onartua izateko eskaeran zer informazio zehaztugabe edo faltsu eman dituen, horrek bere ondorioak sor ditzan.

8.–Gainditu dutenen zerrenda.

8.1. Hautaprobak amaitutakoan, gainditu dutenen pertsonen zerrenda argitaratuko du epaimahai kalifikatzaileak, oposizioan lortutako kalifikazioekin batera, txandaren eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuari emango dio zerrenda horren berri, lanpostu hutsak aukeratzeko tramitea egin dezan.

8.2. Berdinketarik egonez gero, bigarren proban puntuaziorik handiena lortzen dutenen alde ebatziko da. Berdinketak bere horretan jarraitzen badu, zozketa bakar baten bidez ebatziko da, horretarako deitutako ekitaldi publiko batean.

9.–Lanpostu hutsen aukeraketa.

9.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuak deialdia egingo du, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunearen bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko; horretarako, honako hauek argitaratuko ditu: aukeratu beharreko bi lanpostu hutsen zerrenda, izangaien zerrenda (lanpostu hutsak aukeratzeko lehentasunari jarraikiz, txandaka eta puntuazio hurrenkeraren arabera) eta lanpostu hutsak aukeratzeko ematen den epea.

9.2. Zerrenda horretan dauden pertsonek aditzera eman beharko dute, horretarako adierazitako epean, zein den beren lehentasunen hurrenkera liburutegietan artxibo eta liburutegietako teknikari laguntzaile izateko lanpostu hutsak betetzeko. Adierazitako epean aukeraketa egiten ez duten izangaiek, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, oposizio lehiaketako lanpostua betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, 10.5 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9.3. Ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten izangaiek, edozein txandatan lanpostua eskuratzen badute, lehentasuna edukiko dute lanpostu hutsak aukeratzeko, txanda libreko izangaien aurretik.

Hala izanagatik ere, desgaitasuna duen izangairen bat bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea betetzeko, aukeratzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena esleituko zaio, horren inguruan balorazio- eta orientazio-talde eskudunek egiten duten txostenaren arabera.

Bestalde, igoera-txandako hautaprobak gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostu hutsak aukeratzeko lehentasuna izango dute txanda libreko izangaien aurretik, baina ez dute lehentasunik izango desgaitasuneko txandako izangaien aurretik aukeratzeko.

10.–Izendapen proposamena eta dokumentuen aurkezpena.

10.1. Hautaketa-ekitaldia amaitutakoan, epaimahaiak izendapen proposamena egingo dio kudeatzaileari, deialdiko lanpostu kopuruaren arabera, gaindituen artean puntuazio handiena lortu duten izangaien alde. Proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da.

10.2. Izendapen proposamena argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztuko dituzte:

a) 2.1.1.c) oinarrian eskatutako tituluaren jatorrizkoa edo fotokopia erkatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ordezkagiriarena.

b) Izangaiari lanpostuaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duen txosten medikoa.

c) Izangaia eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik ez dela bereizia izan egiaztatzen duen ardura-aitorpena.

d) Nafarroako Foru Eraentza errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua. Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez egotearen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.

10.3. Proposatutako izangairen batek desgaitasuna alegatu badu, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek ofizioz erabakiko dute deialdiaren xede den lanpostuarekin bateragarria den ala ez, eta espedientean sartuko dute.

10.4. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, adierazitako epean agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiek ez badute egiaztatzen deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen dutela, edo dokumentazioa aztertzetik ondorioztatzen bada eskatutako baldintzaren bat ez dutela betetzen, ezin izango dira izendatuak izan, eta beren jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko dira, hargatik eragotzi gabe eskabidea faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizuna.

10.5. Aurreko atalean adierazitako kasuan, 8. oinarrian aipatutako gainditu dutenen zerrendan ondoren dagoenak beteko du hutsune hori, ezarritako baldintzak betetzen baditu, eta aurreko apartatuetan aipatu den modukoa izango da prozedura.

11.–Funtzionarioen izendapena.

11.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, liburutegietan artxibo eta liburutegietako teknikari laguntzaile lanpostua betetzeko, eta lanpostu hutsak ebazpen baten bidez esleituko dizkie.

11.2. Izendapenak eta kargu-jabetzeak nominako eta plantillako funtzionario izaera emango diete izendatutako pertsonei, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioen arloan indarrean diren xedapenek adierazten dituzten eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emango zaie, araubide horretan ezarritako babesaren pean.

11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutako pertsonek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak lanpostuaz jabetzen ez badira, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, 10.5 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

11.4. Izangai bat funtzionario bilakatu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, lanpostu huts hori ere deialdiaren 10.5 atalean agintzen den moduan beteko da.

11.5. Aurreko bi apartatuetan ezarritako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen aukeraketa, eta egoera horien ondoriozko lanpostuak funtzionario berriei esleituko zaizkie zuzenean.

12.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

12.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duen 2014ko azaroaren 25eko Gobernu Kontseiluaren Erabakian ezarritakoarekin bat etorriz, kontrataziorako zerrenda hauek eratuko dira hautaketa-prozesuan parte hartu eta lanposturik lortu ez duten izangaiekin:

1) Proba gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnen zerrenda.

2) Proba gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnen zerrendan sartu ez, baina gutxienez probetako bat gainditu dutenen zerrenda.

12.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko araubidea Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 25eko erabakian ezarri zuenaren araberakoa izango da, hain zuzen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duen erabakian ezarritakoaren araberakoa.

13.–Datu pertsonalen tratamendua.

Interesdunek parte hartzen badute Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketarekin loturik egiten dituen prozesuetan, NUPek tratatu egingo ditu haien datuak. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz egingo da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola egingo den tratamendu hori, “Giza baliabideak” atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautapen prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izango dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautapen prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1 e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

14.–Errekurtsoak.

Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, epaimahaiak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, arau indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, aurkatutako erabakia jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aurkatutako erabakia jakinarazi edo iragarri eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. partea.–Parte orokorra.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Atariko titulua. I. titulua: “Funtsezko eskubide eta betebeharrak”. II. titulua. “Koroa”. III. titulua: “Gorte Nagusiak”. IV. titulua: “Gobernua eta Administrazioa”. VI. titulua: “Botere judiziala”.

2. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa. Atariko titulua: “Xedapen orokorrak”. I. titulua: “Nafarroako Foru Erakundeak”. II. titulua. “Nafarroaren ahalmen eta eskumenak”.

3. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Atariko titulua: “Xedapen orokorrak”. I. titulua: “Prozeduran interesdun direnak”. II. titulua. “Administrazio Publikoen jarduera”. IV. titulua: “Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak”.

4. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: III. titulua: “Ekintza administratiboak”. V. titulua: “Ekintzen berrikuspena administrazioaren bidean”.

5. gaia.–6/2001 Lege Organikoa, abenduaren 21ekoa, Unibertsitateei buruzkoa. Atariko titulua: “Unibertsitateen eginkizunak eta autonomia”. I. titulua: “Unibertsitateen izaera, sorrera, aitortzea eta araubide juridikoa”. II. titulua, I. kapitulua: Unibertsitate publikoen egitura (7. artikulutik 11.era). III. titulua, I. kapitulua: “Unibertsitate publikoen gobernua eta ordezkaritza (13. artikulutik 26.era). VI. titulua: “Ikasketak eta tituluak”. IX. titulua, I. kapitulua: “Unibertsitate publikoen irakasleak (47. artikulutik 71.era).

6. gaia.–110/2003 Foru Dekretua, maiatzaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak onesten dituena: Lehenbiziko titulua: “Unibertsitatearen egitura”. Bigarren titulua: “Unibertsitatearen gobernua”. Laugarren titulua: “Unibertsitateko komunitatea”.

2. partea.–Parte espezifikoa.

1. gaia.–Unibertsitateko liburutegiak gaur egun: kontzeptua, eginkizunak eta joerak.

2. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Liburutegi Zerbitzua. Gobernu Kontseiluaren 2014ko azaroaren 25eko erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Liburutegiaren Arautegia onesten duena. Liburutegiaren zerbitzuen araudia, Liburutegiaren Kontseiluak 2016ko otsailaren 15ean onetsia.

3. gaia.–Deskripzio bibliografikoa. Katalogazioa: ISBD, katalogazio arauak, RDA. Identifikazio zenbaki normalizatuak: ISBN, ISSN, DOI. Metadatuak eta haien aplikazioa liburutegietan. Metadatuen formatuak: MARC21, DUBLIN CORE. BIBFRAME marko bibliografikoa. AbsysNeteko katalogazioa.

4. gaia.–Dokumentuen analisia: lengoaia dokumentalak eta sailkapen sistemak. NUPen Liburutegiaren sailkapen sistema eta bildumen antolamendua.

5. gaia.–Bildumen kudeaketa NUPen Liburutegian. Erosketa bibliografikoen zerbitzua. Dohaintza bibliografikoak.

6. gaia.–Bilduma eta funtsen hautapena eta garapena NUPen Liburutegian: bilduma inprimatuak, elektronikoak eta bestelako formatua dutenak.

7. gaia.–Zirkulazio eta mailegu zerbitzuak. NUPen funts bibliografiko inprimaturako sarbidea. Liburutegi arteko mailegua eta dokumentuetarako sarbidea.

8. gaia.–Liburu eta aldizkari elektronikoak NUPen Liburutegian. Sarbidea eta erabilera. Atariak, agregatzaileak, editoreak.

9. gaia.–Erabiltzailearentzako arreta unibertsitateetako liburutegietan. Informazio bibliografikorako sarbidea. Informaziorako sarbidea NUPen Liburutegian: Opac, Sirius, gaikako gidak, datu-base espezializatuak.

10. gaia.–Erabiltzaileentzako beste baliabide eta zerbitzu batzuk NUPen Liburutegian: zerbitzu eta baliabide birtualak eta presentzialak. BUPNAren webgunea.

11. gaia.–Unibertsitateetako liburutegiak eta ikaskuntza. Europako Unibertsitate Eremuaren (EUE) eragina. Informazioaren arloko eskumenak. Ikaskuntzarako laguntza NUPen Liburutegian.

12. gaia.–Unibertsitateen liburutegiak eta ikerketa-lana. Emaitzak eta komunikazio zientifikoa. Ikerketa-lanaren ebaluazioa. JCR eta SJR sailkapenak. Beste adierazle bibliometriko batzuk. Ikerketarako laguntza NUPen Liburutegian.

13. gaia.–Unibertsitateen konpromisoak Open Science dela-eta [CRUE]. Sarbide irekia. Sarbide irekiko argitalpenak. Sarbide irekiko ikerlanen datuak. Egile eskubideak eta sarbide irekia. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 37. artikulua.

14. gaia.–Sarbide irekia NUPen. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarbide Irekiko Politika Instituzionala (2019ko maiatzaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketen Amaierako Lanei buruzko Arautegiaren 11. artikulua (Gobernu Kontseiluak 2019ko martxoaren 29an hartutako erabakia). Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza arautzen duten arauen 20. artikulua (2018ko otsailaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

15. gaia.–Gaiaren araberako biltegiak eta biltegi instituzionalak. NUPeko Academica-e biltegia. Komunitateak, bildumak, edukiak. Autoartxibatzeko eta gordailutzeko lana Academica-e biltegian.

16. gaia.–Unibertsitateetako liburutegien arteko lankidetza. G9, REBIUN, partzuergoak eta erosketa-taldeak.

II. ERANSKINA

Liburutegietan artxibo eta liburutegietako
teknikari laguntzaile izateko lanpostuak

LANPOSTUA

ATXIKIMENDU EREMUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

UDALERRIA

211

LIBURUTEGI ZERBITZUA

FUNTZIONARIOENA

IRUÑEA

217

LIBURUTEGI ZERBITZUA

FUNTZIONARIOENA

IRUÑEA

Iragarkiaren kodea: F1915058