239. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

2020rako karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Gardeko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluak eta harekin bat heldu direnek xedatzen dutenarekin bat, Udalbatzak, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, aho batez honako erabaki hauek hartu zituen:

1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa mantentzea: %0,3000 izanen da.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa mantentzea: %3,00 izanen da.

3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, aplikatzen diren portzentajeak onestea; hain zuzen, honako hauek:

Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea:

0,63

20 urte edo hortik gora

0,56

19 urte

0,43

18 urte

0,29

17 urte

0,16

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,02

3 urte

0,18

2 urte

0,09

Urtebete

0,09

Urtebetetik behera

%20ko zerga-tasa ezartzen da.

4.–Ekonomia jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea bere horretan uztea.

5.–Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Administrazio publikoaz besteko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete erabaki honen aurka, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, edo, aldez aurretik eta aukeran, errekurtso hauetariko bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Halaber, administrazio publikoek haren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Garden, 2019ko urriaren 22an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1914755