239. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA, Nafarroako Parlamentuak Osoko Bilkuran hartutakoa, baliozkotzen duena urriaren 23ko 4/2019 Foru Lege Dekretua, zeinaren bidez Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurri batzuk onetsi baitziren. Foru lege dekretu hori 2019ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan.

Nafarroako Parlamentuak, 2019ko azaroaren 21ean egindako Osoko Bilkuran, baliozkotu zuen 4/2019 Foru Lege Dekretua, urriaren 23koa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurri batzuk onesten dituena. Foru lege dekretu hori 2019ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan, eta 2019ko 34. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8koan.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 114.1 artikuluan ezarritakoa betez, erabaki horiek argitara daitezen agintzen dut.

Iruñean, 2019ko azaroaren 22an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F1915210