239. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

26/2019 FORU LEGEA, azaroaren 26koa, zeinaren bidez kreditu-gehigarri bat ematen baita CENER-CIEMAT Fundazioa finantzatzeko

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ KREDITU-GEHIGARRI BAT EMATEN BAITA CENER-CIEMAT FUNDAZIOA FINANTZATZEKO.

ATARIKOA

CENER-CIEMAT Fundazioa irabazi-asmorik gabeko fundazio bat da. Haren helburu soziala da ikerketa zientifikoko jarduerak egitea, teknologia garatzea eta intereseko berrikuntzak sustatzea energia berriztagarrien sektorean. Fundazioaren patronatu-kideak honako hauek dira: Nafarroako Gobernua (%49), Estatuko Administrazio Orokorra (%49) eta Automozioa eta Mekatronika I+G Fundazioa (%2).

Bi administrazioen konpromisoa da ekarpen berdinak egitea CENER Fundazioaren funtzionamendu-beharrei kasu egiteko. Beharrak ikusita, erabaki zen Estatuak gastu arruntetarako eta langile gastuetarako ekarpenak eginen zituela, eta Nafarroako Gobernuak, berriz, maileguak amortizatzekoak.

2018ko abenduaren 11n, Patronatuak entitatearen 2019ko aurrekontuak onetsi zituen, non aurreikusita baitago ekitaldi horretan 6.324.884 euro egiten dituzten maileguak itzultzea.

Fundazioaren Patronatuak, 2018ko abenduaren 11n egindako bilkuran, onetsi zuen 2018-2021 Bideragarritasun Plana berrikustea. Plan horretan aurreikusita zegoen Nafarroako Gobernuak 4 milioiko ekarpena egitea urtero, maileguak amortizatzeko.

2019ko ekitaldiko gastu-aurrekontuan, “I+G+b Energia. CENER-CIEMAT Fundazioari funtsak ematea maileguen amortizaziorako” izeneko 820005-82100-7309-467300 partidan, horretarako aurrekontu-kontsignazioa aurreikusi da, hasiera batean 900.000 euroko kreditua duena.

Dena dela, Fundazio horrek helburu horretarako dituen beharrak 4.000.000 eurokoak dira. Hori dela eta, beharrezkoa da 3.100.000 euroko kreditu-gehigarri bat ematea.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta dagoen kreditua aski ez bada eta ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko duela Nafarroako Parlamentura, kreditu-gehigarri bat ematekoa. Artikulu horren 2. apartatuak ezartzen du foru lege proiektu horretan zehaztu behar dela zein baliabide diren egin nahi den gastu handiago hori finantzatuko dutenak, eta baliabide horiek edozein gastu programatako beste kreditu erabilgarri batzuk izan daitezkeela, are Parlamentuak zuzenketen ondorioz berariaz onetsitako kredituetatik sortzen direnak.

1. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea.

3.100.000 euroko kreditu-gehigarria ematen da CENER-CIEMAT Fundazioaren finantzaketa-beharrei erantzuteko.

Gehigarri hori aurrekontuko partida hauetan aplikatuko da:

PARTIDA

ZENBATEKOA

820005 82100 7309 467300, “I+G+b Energia. Funtsak ematea CENER-CIEMAT Fundazioari maileguen amortizaziorako” izena duena

3.100.000

2. artikulua. Kreditu-gehigarriaren finantzaketa.

Kreditu-gehigarri hau finantzatuko da beheko taulan agertzen diren aurrekontu-partidetako kredituaren kargura; partida bakoitzetik honenbeste:

PARTIDAREN IZENA

ZENBATEKOA

820000 82000 2276 467300, Mandatua CEIN erakundeari. Laguntzen kudeaketa

153.770,52

820000 82300 2273 421100, Informatika zerbitzuak

23.059,73

820000 82300 6050 421100, Bulegoko altzariak eta ekipamenduak

24.729,98

820000 82300 6094 421100, Modernizazio proiektuak

90.760,63

820001 82200 7455 425200, NUP. L9 Biltegiratze eta elikatze sistema

197.500,00

820001 82200 7609 425204 Iruñeko Udala. Stardust proiektua

96.400,00

820002 82200 6019 456200, Meatze-lanek ukitutako eremua lehengoratzea

87.183,73

820004 82200 2276 421300, Laguntza teknikoa, kontrola eta ikuskapena

16.177,38

820004 82200 4809 421300, Langile taldearen prestakuntza eta teknikarien birziklatzea

24.910,00

820005 82100 4400 467300, Transferentziak CEIN erakundeari. Spinoff enpresa-berrikuntzaren dinamizazioa, unibertsitateak eta LHko ikastetxeak

27.667,00

820005 82100 4701 467302, Ikertzaileak eta langile teknologikoak kontratatzeko laguntzak; industriako doktoregoak; ikertzaileen mugigarritasuna

50.005,67

820005 82100 4809 467300, Langile taldea prestatzea eta teknikariak birziklatzea

12.000,00

820005 82100 4819 467305, Zentro teknologikoen eta ikerketa erakundeen jarduera ez-ekonomikoetarako laguntzak

250.000,00

820005 82100 7701 467303, I+G proiektuetarako dirulaguntzak, Nafarroako 2014-2020 EGEF PE

1.109.866,22

820005 82100 7701 467305, I+G proiektu estrategikoetarako dirulaguntzak. Nafarroako RIS3

935.969,14

GUZTIRA

3.100.000,00

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2019ko azaroaren 26an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F1915120