23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Fatxaden koloreak eta zureria arautzen dituen Udal Ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak 2018ko abenduaren 27an egin bilkuran, fatxadaren koloreak eta zureria arautzen dituen Ordenantza aldatzea onetsi zuen hasiera batean.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo oharpenak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, Ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Erron, 2019ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1901220