211. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Aldaketak 2019ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2019ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, 2019ko udal aurrekontuaren aldaketak onetsi zituen hasiera batez.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoa betetzeko, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lintzoainen, 2019ko urriaren 14an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1913225