211. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Familia-langile izateko lau lanpostu lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko abuztuaren 23an hartu erabakiaren bidez onetsi zen familia-langile izateko lau lanpostu lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2019ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 12an.

Alkatetzaren 2019ko urriaren 7ko ebazpenaren bidez, eta Zizur Nagusiko Udaleko familia-langile izateko lau lanpostu lanaldi osoan eta lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 5.1 eta 5.3 oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu da, eranskinean ageri den moduan. Lanpostuok 2019ko plantilla organikoari dagozkio, horretarako aldatu baitzen, eta honako zenbaki hauek dituzte: 45101, 45104, 45105 eta 45106. Deialdia 2019ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 12an.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 35.era bitarteko artikuluak.

Zizur Nagusian, 2019ko urriaren 7an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ERANSKINA

–Onartuak:

MARÍA LOURDES REY BEAUMONT

MARÍA DOLORES ARELLANO MONREAL

MARÍA BEGOÑA ERRAMUZPE BENGOECHEA

MARÍA LUISA OSINAGA CENOZ

–Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: L1913301