211. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLTa) izateko 210 lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko eta lanpostu horietan aritzeko izangaien zerrendak hautaproben bidez osatzeko deialdiaren aurka.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 29ko 905E/2019 Ebazpenaren aurka (2019ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 2koan); ebazpen horrek deialdiaren oinarriak onetsi zituen. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Tutera kaleko 20an.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.

Iruñean, 2019ko urriaren 14an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F1913331