211. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDIA MANKOMUNITATEA

1/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

Andia Mankomunitatearen Batzarrak, 2019ko maiatzaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2019 aurrekontu-aldaketa. Erabaki hori 2019ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat, hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egon zen ikusgai, hamabost egun baliodunean.

Ez da alegaziorik aurkeztu horren inguruan.

Horrenbestez, behin betiko onetsi da:

–Goititzea gastuen aurrekontuan:

Langile baten kontratazioa: 5.000,00 euro.

–Goititzea diru-sarreren aurrekontuan:

NEZaren dirulaguntza: 3.000,00 euro.

Tierras de Iranzu Elkartearen ekarpena: 2.000,00 euro.

Jaitzen, 2019ko abuztuaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L1912947