211. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak: 1 1532 61901 partida: “Correo karrikaren zolaketa”. 35.368,89 euroko kreditu berezia.

Onartu nahi diren kreditu bereziak, guztira, 35.368,89 euro dira; “Diruzaintzako gerakin likidoa gastu orokorretarako” izeneko 87000 partidatik kreditu-transferentzia eginez finantzatuko dira.

Mañerun, 2019ko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L1913223