211. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko mediku izateko 47 lanpostu huts, LZBko mediku izateko 6 lanpostu huts, LZAko mediku izateko 32 lanpostu huts eta larrialdietako mediku alboko izateko 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri da deialdi honen lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OOLTko mediku izateko 47 lanpostu huts, LZBko mediku izateko 6 lanpostu huts, LZAko mediku izateko 32 lanpostu huts eta larrialdietako mediku alboko izateko 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 8ko 351E/2019 Ebazpenaren bidez onetsita. Horrenbestez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 b) eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat, aipatu errekurtsoa jarri dela jakinarazten zaie interesdun guztiei, alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez hamar egun balioduneko epean.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Tutera kaleko 20an.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.

Iruñean, 2019ko urriaren 15ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F1913288