186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

4, 5 eta 6/2019 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 14an, aurrekontu-aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten da aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

4/2019 aurrekontu-aldaketa

Kreditu berezia

VII. kapitulua: 1.500,00 euro.

Finantzaketa: Aurrekontuko beste aplikazio bateko kreditua beheratzea.

II. kapitulua: 1.500,00 euro.

5/2019 aurrekontu-aldaketa

Kreditu berezia

III. kapitulua: 6.594,93 euro.

Finantzaketa: aurrekontuko beste aplikazio bateko kreditua beheratzea.

IV. kapitulua: 6.594,93 euro.

6/2019 aurrekontu-aldaketa

Kreditu-gehigarria

VI. kapitulua: 3.500,00 euro.

Finantzaketa: aurrekontuko beste aplikazio bateko kreditua beheratzea.

IV. kapitulua: 3.500,00 euro.

Burlatan, 2019ko irailaren 9an.–Alkate udalburua, Ana Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1911707