17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Xehetasun azterketa 4. poligonoko 1223. eta 1224. lurzatietan. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2018ko abenduaren 27ko Bilkuran hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea Altsasuko 4. poligonoko 1223. eta 1224. lursailen xehetasun azterketa, Esteban Lizarraga Etxeberria jaunak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:

–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean akordioa jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.

Altsasun, 2019ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

Xehetasun Azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1900190