17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia Errezuko 2. poligonoko
41. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udalak, 2018ko abenduaren 20an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Errezuko 2. poligonoko 41. lurzatian, Juan Carlos Buldain Arizaletak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Deierrin, 2018ko abenduaren 24an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1815953