17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Xehetasun-azterketa Azpako UC14 unitatean.
Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2019ko urtarrilaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa, Azpako UC14 unitatean. Amaya González Sierra eta Javier Beorlegui Apesteguía arkitektoek idatzi zuten, eta Eduardo Busto Aldavek eta Elena Busto Felicesek sustatu zuten. Hasierako onespena 2018ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa.

Sarrigurenen, 2019ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1900626