17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

9/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuaren aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2018ko azaroaren 28ko osoko bilkuran harturik, 2018ko abenduaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 237. zenbakian, argitaratu da. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuaren aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1889 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Kreditu gehigarriak: 52.000 euro.

Finantzaketa:

Diru-sarrera berriak edo handiagoak 52.000 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2019ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1900364