17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2019ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Sunbillako Udalak, osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Sunbillako Udaleko langileen 2019ko lan egutegia onestea, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 746/2016 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz. Horrek ezartzen du, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala, igandeez gain ondoko astegun hauek jaiegun gisa zehaztuta:

  • Urtarrilaren 1a: Urteberri.
  • Urtarrilaren 7a: Errege eguna.
  • Urtarrilaren 28a: Ihauterien ondoko astelehena (herriko jaieguna).
  • Martxoaren 19a: San Jose eguna.
  • Apirilaren 18a: Ostegun Santua.
  • Apirilaren 19a: Ostiral Santua.
  • Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.
  • Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
  • Abuztuaren 15a: Jasokundeko Andre Maria.
  • Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionalaosteguna
  • Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
  • Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).
  • Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
  • Abenduaren 25a: Eguberria.

Bigarrena.–Lan egutegia erregularizatzeko ondorioetarako, larunbatez gainerako honako egun hauek hartuko dira lanik gabekotzat (udal bulegoak itxita egonen dira): 2019ko abuztuaren 12a, 13a eta 14a.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2019an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta erabaki honen lehen puntuan aipatutako egunak, jaiegunak izanen baitira.

Laugarrena.–Erabaki honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan.

Sunbillan, 2018ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L1900384