17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa 2019ko ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2018ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

“2. Indarra duten ordenantza fiskaletako egungo tasak bere horretan uztea, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera eta besterik xedatzen ez den bitartean.

Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epe hori alegaziorik gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da eta irmoa izanen da administrazio bidean.”

2018ko abenduaren 20an bukatu zen jendaurreko epea, inork haren kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta Udalbatzaren erabakian berean xedatuari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Sesman, 2018ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1815868