17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

53/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Futzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zehazten duena zer lanpostutan sartu ahal izateko eskatuko den nazionalitate espainiarra Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partzialean (Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokio eskaintza hau).

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezartzen du Europar Batasuneko beste estatuetako kide diren herritarrak espainiarren baldintza berberetan sartzen ahalko direla lanpostu publiko guztietan, salbu eta aginte publikoan zuzenean edo zeharka parte-hartzea eratxikita dutenetan eta Estatuaren edo administrazio publikoen interesak gordetzeko helburua duten funtzionarioen kasuan. Nafarroako administrazio publikoek finkatuko dute, nork bere eskumenen esparruan, zer lanpostutan ezin izanen diren sartu Europar Batasuneko beste estatuetako kide diren herritarrak.

Hori dela-eta, abenduaren 12ko 102/2018 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokiona. Lege horrek, bere 3. artikuluan, eskumena ematen dio Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari, ebazpenaren bidez zehazteko, dagozkion sarrerako hautaproben deialdiak onetsi baino lehen, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

Adierazitakoarekin bat, bidezkoa da zehaztea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko enplegu publikoaren eskaintza partzialei buruz ari garela, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokionez, zer lanpostutan sartzeko eskatzen den Espainiako nazionalitatea, kontuan harturik aginte publikoan zuzenean edo zeharka parte-hartzea eratxikita dutela eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren interesak gordetzeko helburua duten eginkizunak direla.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Zehaztea jarraian adierazitako lanpostuetarako beharrezkoa izanen dela Espainiako nazionalitatea izatea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2018ko enplegu publikoaren eskaintza partzialei buruz ari garela, Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokionez:

–Administrazio Publikoko teknikariak (arlo juridikoa).

–Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea

–Nafarroako Foruzaingoko inspektorea.

–Nafarroako Foruzaingoko inspektoreordea.

–Nafarroako Foruzaingoko agentea.

–Suhiltzailea.

–Basozaina.

–Errepideetako zaintzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1900550