17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

5/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da Udalaren 2018ko aurrekontuko bosgarren aldaketa behin betiko onetsita gelditu dela, jendaurreko aldia inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan baita. Aldaketa hasiera batean onetsi zen 2018ko azaroaren 15eko osoko bilkuran, eta zegokion iragarkia 2018ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean.

Behin espedientean aldaketa horiek eginda, ukitutako kapituluetan honako aurrekontu-kontsignazioak gelditu dira:

GASTUAK:

2. kapitulua.–Xedea: Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak. Lehengoa: 1.424.257,13 euro. Aldaketa: 6.250,00 euro. Gaur egungoa: 1.430.507,13 euro.

5. kapitulua.–Xedea: Aurreikusi gabeko gastuak. Lehengoa: 6.250,00 euro. Aldaketa: -6250,00 euro. Gaur egungoa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Xedea: Inbertsio errealak. Lehengoa: 732.900,00 euro. Aldaketa: 73.600,00 euro. Gaur egungoa: 806.500,00 euro.

7. kapitulua.–Xedea: Kapital-transferentziak. Lehengoa: 1.000,00 euro. Aldaketa: 30.000,00 euro. Gaur egungoa: 31.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Xedea: Finantza-aktiboak. Lehengoa: 232.600,00 euro. Aldaketa: 103.600,00 euro. Gaur egungoa: 336.200,00 euro.

Lodosan, 2019ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1900445