17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aurrekontuaren egonkortasunerako plan ekonomiko finantzarioa. Onespena

Lekunberriko Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Plan Ekonomiko Finantzarioa. Horren xedea da 2018ko eta 2019ko ekitaldietan betetzea gastu-araua eta aurrekontu egonkortasuna, 2017ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioari dagokionez.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik.

Plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Lekunberrin, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1815891