17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 92. lurzatian.
Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2018ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen katastroko 1. poligonoko 92. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Jesús María Muneta kalean, z.g. (P-10 ondoriozko lurzatia, UA-9), Francisco Javier Redín Vidartek sustatua. Hasierako onespena Alkatetzaren azaroaren 14ko 82/2018 Ebazpenak eman zion. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokionez aurreikusitako tramitazioari jarraikiz, eta hogei eguneko jendaurreko epea alegaziorik gabe iraganik, iragarkia argitaratu ondoan 2018ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19an, eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

Ondotik, haren arauen edukia argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluan xedatuari jarraikiz. Aditzera ematen da erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daitekeela zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetariko bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larragan, 2019ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1900601