17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2019ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak

Garinoaingo Udalak, 2018ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen zerga-tasa hauek hasiera batean onestea:

Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek onestea:

–Lurraren gaineko kontribuzioa: %0,315.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,34.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

SORTZEALDIA
(urteak)

KOEFIZIENTEAK

KARGA-TASA

20 edo hortik gora

0,50

%15,00

19

0,40

18

0,30

17

0,20

16

0,13

15

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritakoak

%20,00

14

13

12

11

10

9

8

7

6

5

4

3

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritakoak

%15,00

2

1

1 baino gutxiago

Erabaki honetan aurreikusi gabeko karga-tasetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Garinoaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, udalerriko bizilagun orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Garinoainen, 2018ko abenduaren 29an.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1900088