17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1647/2018 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ana M.ª Palacios Romero andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Eguneko Ospitaleetako Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.5 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileei buruzko berariazko araudi indardunarekin bat izendatuko eta kargutik kenduko direla erizaintza unitateetako buruak.

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, erregelamenduzko sistemaren bidez betetzen ez diren bitartean.

Espedienteari erantsi zaio kargu-uztea eragin duten arrazoiak biltzen dituen justifikazio dokumentazioa.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Ana M.ª Palacios Romero andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Eguneko Ospitaleetako Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean itzuli beharko du abiaburuko lanpostura.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko abenduaren 31n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1900358