17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Beteluko Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 2/2018 espedientea eta hura 2019ko ilbeltzaren 12an Beteluko Udaletxean egiteko asmoa dagoenez, udal honetako alkate Miguel Javier Recalde Goldarazek ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren ilbeltzaren 10eko 2/2019 Ebazpenaren bidez; hori guztia, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1.–Udal honetako zinegotzi Ander Arraztio Saralegi eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Betelun, 2019ko ilbeltzaren 10ean.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1900555