17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Kudeaketarako hirigintza hitzarmenaren deuseztapena.
Hasierako onespena

2018ko abenduaren 21eko osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi zen Beteluko 2. poligonoko 41. eta 40. lursailen ordenatzeari buruz Beteluko Udalak, Construcciones Aierbe S.L. eta Emilio Sotil Gorriti eta María Coro Cestau Olanok 2007ko martxoaren 23an sinaturiko kudeaketarako hirigintza hitzarmenaren deuseztatzea, 2. poligonoko 40. lursaila dagokiona betea izan baita.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko foru legearen testu bateratua onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, 20 egun baliodunean, interesdunek aztertu dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Udalak osoko bilkuran behin betiko onetsi aitzin.

Betelun, 2019ko ilbeltzaren 2an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1900387