17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4E/2019 FORU AGINDUA, urtarrilaren 9koa, Osasuneko kontseilariak emana, José Manuel Vicente de Vera Floristán jauna Tuterako Osasun Barrutiko Anestesia eta Konorteratzeko Laguntza Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako, bete gabe deklaratu den merezimendu-lehiaketa eginda.

Langile guztiek berdintasun baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko asmoz, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu egin zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, betiere lanpostu horien deialdi publikoa egin arte kasuan-kasuan erabakitzen den erregelamenduzko prozedurari jarraikiz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 31ko 502E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Anestesia eta Konorteratzeko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua merezimendu-lehiaketa bidezko bitarte baterako izendapenez betetzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 23ko 642E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdia bete gabe deklaratu zen.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 10eko 1001E/2018 Foru Aginduaren bidez, M.ª Isabel Álava Casado andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Anestesia eta Konorteratzeko Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako.

2018ko abenduaren 30ean, M.ª Isabel Álava Casado andreak kargua utzi zuen erretiro egoerara pasatu baitzen.

Aurrekoa kontuan harturik, baita Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoa ere, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzaileak proposatu du José Manuel Vicente de Vera Floristán jauna izendatzea bitarte baterako, hain zuzen, 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko urriaren 14ra, egun horretan urtebeteko epea bukatzen baita.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario José Manuel Vicente de Vera Floristán jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Anestesia eta Konorteratzeko Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako, hain zuzen, 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko urriaren 14ra.

2. Interesdunak izendapena jakinarazten zaionetik hasi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 9an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1900505