17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2018ko azaroaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1/2018 aurrekontu-aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Beintza-Labaienen, 2019ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1900553