17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

2019ko karga-tasak

Udalak, 2018ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, aho batez erabaki da karga-tasa hauek ezartzea 2019rako:

1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,252.

2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,473.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: 100eko 12.

5.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

Erabaki hauek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

6.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Beintza-Labaienen, 2019ko utarrilaren 11n.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1900552