17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

2019ko tarifa fiskalak eta epaitzen kanona

Artzibarko Udalak, 2018ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki du 2019ko ekitaldirako ez aldatzea ordenantza fiskaletako tarifak, ezta egur epaitzen kanona; beraz, indarra izanen dute lehengo urteko tarifek eta kanonak. Hona hemen:

–Ur horniduraren tasak Espotzen, Gorraitzen, Imizkotzen eta Lusarretan: 34,87 euro urtea/etxebizitza + BEZa + saneamenduaren kanona.

–Estolderia eta arazketa zerbitzuen tasak, Gorraitzen, Imizkotzen eta Usotzen: 10,10 euro/urtea + BEZa.

–Egur epaitzen kanona: 8,27 euro.

Artzin, 2018ko abenduaren 11n.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1815897