17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

5/2019 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Halaber, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak proposatu du bere plantilla organikoan lanpostuak sortzea departamentuaren beraren benetako beharretara moldatzeko.

Bestalde, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiak proposatzen du bi lanposturen barne igoera murriztua egitea, eta, horrenbestez, ibilgailuen mantentze-lanetako laguntzaileen bi lanpostu, D mailakoak, ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizial bihurtzea, C mailakoak.

Azkenik, aldaketa bat egiten da uztailaren 20ko 100/2005 Foru Dekretuan, zeinek Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa onesten baitu. Helburua da zehaztea zein izanen den jaso behar duten lanpostuko osagarria Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko lanpostu espezifikoek.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urtarrilaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Psikomotrizista: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3302 zenbakia duena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–Lanerako prestakuntzako erdi mailako teknikaria: lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 5599 zenbakia.

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO,
BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Ibilgailuen mantentze-lanetako laguntzailea: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 9596 zenbakia duena.

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Berdintasunerako Institutua

–Erdi mailako tituluduna (Administrazioa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3374 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia

–Administrari laguntzailea: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 2175 zenbakia duena.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 4592 zenbakia duena.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

Ingurumeneko erdi mailako teknikaria: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 1431 zenbakia duena.

Idazkaritza Tekniko Nagusia

–Administrari laguntzailea: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 5474 zenbakia duena.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

–Enpresa Zientzietako diplomaduna: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10578 zenbakia duena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituluduna: lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10579 zenbakia duena.

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO
ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofiziala: lanpostu huts bat, C mailakoa, plantilla organikoan 10580 zenbakia duena.

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Berdintasunerako Institutua

–Erdi mailako teknikaria (Berdintasuna): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, elebiduna (euskarazko C1 jakite-maila), plantilla organikoan 10581 zenbakia duena.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO
ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia

–Enologoa: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10582 zenbakia duena. Lanpostu horrek bateraezintasuneko osagarria du, eta, 318/2004, 11/2007 eta 19/2008 foru dekretuetan ezarritakoari jarraikiz, lanpostuaren osagarria, bere mailako soldatari dagokiona, %6,88koa da.

–Administrazio publikoko teknikaria (Arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10583 zenbakia duena.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

–Biologoa: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10584 zenbakia duena.

–Mendi ingeniaria: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10585 zenbakia duena.

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Lanpostu batzuk sortu dira plantilla organikoan; ondotik aipatzen dira, eta zuzkidura ekonomikoa dute gaur egun indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia

–Administrazio publikoko teknikaria (Arlo ekonomikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, elebiduna (euskarazko C1 jakite-maila), plantilla organikoan 10586 zenbakia duena.

–Administrazio publikoko teknikaria (Arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10587 zenbakia duena.

–Enpresa Zientzietako tituluduna: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 10588, 10589 eta 10590 zenbakia dutenak.

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko idazkaria

–Administrazio publikoko teknikaria (Arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10591 zenbakia duena.

3. artikulua. D mailako ibilgailuen mantentze-lanetako laguntzaileentzako igoera murriztua.

1. 2 lanpostu hauek sortzen dira, Barneko Zuzendaritza Nagusiari atxikiak: ibilgailuen mantentze-lanetako teknikari-ofizialak, C mailakoak.

2. Deialdian ezarririko betebeharrak bete eta hautaproba murriztuak egin eta gainditzen dituzten langileak lanpostuez jabetzean izanen dute eragina aipatutako lanpostuek. Hautaproben deialdia organo eskudunak eginen du, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.6 artikuluan xedaturikoaren arabera.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioek parte har dezakete lanpostu horiek betetzeko egiten diren hautaprobetan, D mailakoak badira eta ibilgailuen mantentze-lanetako laguntzaileen izendapena badute. Lanpostuaz jabetzeko orduan, hautaprobaren ondoren, sortutako lanpostuetarako zenbat izangai izendatzen diren, horrenbeste lanpostu geldituko dira amortizaturik automatikoki.

4. Igoera murriztu honen aplikazio eremukoak izanik, hautapen prozesuan parte hartzen ez duten langileek, edo, hartan parte hartuta, gainditzen ez dutenek, beren mailan eta lanpostuan jarraituko dute. Lanpostu horiek “iraungitzekoak” izanen dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarri bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa onesten duen uztailaren 20ko 100/2005 Foru Dekretuaren aldaketa.

Uztailaren 27ko 100/2005 Foru Dekretuaren 7. artikuluari 20. apartatua erantsi zaio. Hona hemen:

“20. Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko langileei 100eko 10 igoko zaie lanpostuko osagarria beren mailari dagokion hasierako soldataren gainean, baldin eta, beren lanpostuari berez dagozkien funtzioak egiteaz gain, Erreskate Teknikorako Taldeari atxikita baldin badaude funtzionalki. Talde hori sortu zen eta atxiki zitzaion funtzionalki Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuari uztailaren 31ko 102/2018 Foru Aginduaren bidez. Edonola ere, osagarri hori jasotzeari utziko diote aipatu taldeari funtzionalki atxikirik egoteari uzten diotenean”.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1900731