160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Fustiñanako Udalak, 2019ko uztailaren 11n egin osoko bilkura berezian, besteak beste, ondoren ematen den erabakia hartu zuen:

Ezartzea beherago agertuko diren ordainsariak, kalte-ordainak eta bilkura-sariak kide anitzeko organoetara joaten diren udalkideei, eragina izanen dutela kargua hartzen dutenetik eta, alkatearen kasuan, zerbitzu berezietara igarotzen den datatik. Hori guztia arau hauetan oinarriturik: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. eta 75 bis artikulua, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legea eta horrekin bat heldu den araudia, 21/2014 Foru Legea, karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen duena, eta Langileen Estatutuaren 37. artikulua, 3.d).

1.–Osoko bilkuretara eta batzordeen nahiz kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik.

–Ehun eta hogeita bost euro (125,00) osoko bilkurara joateagatik.

–Laurogeita bost euro (85,00) batzorde edo kide anitzeko organo baten bilkurara joateagatik.

Osoko bilkuretara edo batzordeetara joateagatik urtean gehienez ere 2.000,00 euro eskuratzen ahalko dituzte.

2.–Alkateordeek eta azpialorretako zinegotzi ordezkariek urtean 2.000,00 euro jasoko dituzte, beren karguari dagozkion lanak egiteagatik, osoko bilkuretara eta batzordeen nahiz kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik jasotzen dituzten sarietatik kanpo.

3.–Alkate udalburuak dedikazio esklusiboa izanen du eta, Nafarroako Gobernuko funtzionarioa denez, zerbitzu berezietara igaroko da eta urtean 31.982,62 euroko zenbateko gordina jasoko du: funtzionario gisa dagokion 23.580,62 euroko soldata gordina, kenduta gradua eta antzinatasuna, Nafarroako Gobernuak ordaintzen jarraitzen dituenak, eta Alkatetzan aritzeagatik 8.400 euroko zenbatekoa.

Gainera, urtero 1.500,00 euro jasoko ditu, frogatzeko zailak diren ordezkaritza gastuengatik.

4.–Udalkide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik eragindako gastuengatik; betiere, gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Fustiñanan, 2019ko uztailaren 12an.–Alkate udalburua, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1909538