160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Funesko Udalak, 2019ko ekainaren 27an egin osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen:

“Lehenbizikoa.–Udalkideen dedikazio araubidea eta ordainsariak onestea, bai eta kalte-ordainak eta kide anitzeko organoetara joategatiko sariak ere, jarraian ezartzen den arabera, eta 2019ko ekainaren 15etik aurrerako ondorioekin.

Bigarrena.–Kargua dedikazio esklusiboan beteko du honako honek:

–Alkate udalburua: Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Hirugarrena.–Ordainsarien araubidea ezartzea, kontuan hartuta urteko zenbateko gordinak direla, hamalau hilekotan ordaindu beharrekoak. Hona hemen:

a) 39.524,80 euro alkate udalburuaren karguari dagozkio.

Laugarrena.–Karguak dedikazio esklusiboan betetzen dituzten udalkide guztien alta eskatzea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian, eta Udalak bere gain hartzea Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren arauek enpresei, beren zerbitzuko langileez, ezartzen dizkien betebeharrak.

Bosgarrena.–Bilkura-sarien eta kalte-ordainen honako araubidea ezartzea:

A) Lantaldeetara joateagatik zinegotziek honako dieta hauek jasoko dituzte:

–Dieta: 30 euro/saioa.

B) Kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik honako zenbateko hauek jasoko dituzte:

Udalaren osoko bilkura: 30 euro/saioa.

Seigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta igortzea Estatuko Administrazio Orokorrera eta Nafarroako Foru Komunitatekora, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 65. artikuluan ezarritako ondorioetarako.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1909484