160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio esklusiboa

Udalak, 2019ko uztailaren 23an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:

1. Onestea, hala badagokio, bilkuretara joateagatik sari-araubidea.

Dedikazio esklusibo zein partziala ez duten udalkideentzat Udalaren kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik kobratzeari buruz udalburuak egin proposamena ikusirik.

Kontuan harturik erabaki hau sorrarazi duen gastuari buruz Udal Kontu-hartzailetzak 2019ko uztailaren 11n eman txostena, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75 bis eta 75 ter artikuluen, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. eta hurrengo artikuluen, eta sektore publikoko ordainsariei buruzko premiazko neurriak onesten dituen Errege Lege Dekretuaren 18. artikuluaren edukia.

Barne Araubideko Informazio Batzordeak 2019ko uztailaren 17an eman irizpena ikusirik.

ERABAKITZEN DA:

1. Udalbatzako kide anitzeko organoen bilkuretan parte hartzeagatik bilkura-sari hauek ezartzea, dedikazioa esklusiboa zein partziala ez duten udalkideentzat:

–100 euro, osoko bilkura arrunt bakoitzera joateagatik.

–28 euro, Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura bakoitzera joateagatik.

–28 euro Informazio Batzordearen bilkura bakoitzera joateagatik.

Horrek guztiak Osoko Bilkurak erabakia hartu eta biharamunean izanen ditu ondorioak.

2. Kide anitzetako organoen bilkuretara joateagatik ezarri diru-kopuruak urtean behin berrikusiko dira, Udalaren zerbitzuan ari diren langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean.

3. Udalkideei karguan aritzeagatik izandako gastuen konpentsazioak ordaintzea. Gastuak justifikatu eta baimendu beharko dira aurretik.

4. Indargabetzea bilkuretara joateagatik sariak ezartzeari buruz Cintruenigoko Udalak 2015eko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran hartutako erabakia.

5. Erabaki hau jakinaraztea udal taldeei eta Kontu-hartzailetzari, espedienten txertatzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki entitate honen iragarki-taulan argitaratzea.

Argitara ematen da.

Cintruenigon, 2019ko uztailaren 25ean.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1910351