160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Jarduera publikoa etengabe handitzen denez eta gero eta konplexuagoa denez, udal jarduerak gero eta dedikazio handiagoa eskatzen du.

Kontuan hartuta apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legeak honako hau ezartzen duela: konpentsazio ekonomikoaren sistema beren kideei kargua betetzeagatik ordainsariak edo bilkura-dietak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalentzat.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75., 75 bis eta 75 ter artikuluetan ezarritako lege-esparruak udalkideei beren kargua egikaritzeagatik ematen diren ordainsariei dagokienez, honako hauek bereizten ditu: dedikazio esklusibo edo partzialean aritzen direnei emandakoak, bilkura-dietak eta konpentsazioak.

Horri jarraikiz eta honako hauek ikusirik:

a) 81/2019 Ebazpena, uztailaren 8koa; haren bidez, alkate kargua dedikazio esklusiboz betetzea erabaki dut, udal honetan jarduera handia dagoelako.

b) 2019ko uztailaren 8ko kontu-hartzailetzaren txostena, gastuari aurre egiteko aurrekontu-kreditu nahikoa dagoen jorratzen duena.

c) Neure jarduera pribatuan jasotzen ditudan ordainsariak.

Horregatik guztiagatik, Osoko Bilkurari honako erabaki hauek hartzea proposatzen diot:

Lehena.–Alkatearentzat, dedikazio esklusiboz aritzeagatik, 2.130,99 euroko ordainsari garbia hamabi hileroko arruntetan, gehi bi mila eta hirurehun eta berrogeita bat euro eta laurogeita hamabi zentimoko (2.341,92 euro) bi ordainketa berezi, ekainean eta abenduan. Hori guztia, urtean 39.550,00 euroko ordainsari gordina da. Udalbatzak bere gain hartuko du enpresaren kuotaren ordainketa.

Bigarrena.–Gainerako zinegotziek 70 euro jasoko dituztela ezartzea Udalbatzaren kide anitzeko organoen bilkura bakoitzera joateagatik: Udalbatzaren osoko bilkurak, Kontuen, Ekonomiako eta Ogasuneko Informazio Batzordekoak, kontratazio mahaietakoak, eta langileak hautatzeko prozesuen kalifikazio epaimahaietakoak.

Hirugarrena.–Frogagiriak ekarri ondoren, zinegotziei ordaina ematea beren kargua betetzean sortutako gastuengatik.

Laugarrena.–Agintzea erabaki hau argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2019ko uztailaren 19an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L1909745