160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Udalkideen ordainsariak

Berako Udalak, 2019ko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

“Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeko 75. eta 75 bis artikuluek xedatzen dutena jarraikiz, aho batez ERABAKITZEN DA:

1. 50 euroko ordaina jartzea kide anitzeko udal organoen bileretara joateagatik ez arduraldi esklusiborik ez arduraldi partzialik ez duten zinegotzientzat.

2. Kopuru bera ordaintzea ere Udalak ordezkaritza duen beste edozein erakunderen kide anitzeko organoen bileretara joateagatik, baldin eta erakunde haietan ez bada ordainsaririk hartzen.

3. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Beran, 2019ko uztailaren 22an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1909772