160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Berako Udalak, 2019ko ekainaren 26an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:

“Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeko 75. eta 75 bis artikuluek xedatzen dutena jarraikiz, aho batez ERABAKITZEN DA:

1.–Alkateari, Aitor Elexpuru Egaña, onartzea dedikazio partzialaren erregimena, 2019ko irailaren 1etik aurrera eragina izango duena, eta honako baldintza hauen arabera:

–Lanaldiaren 2 hereneko dedikazioa (%66,67).

–Urteko soldata gordina, 27.624,97 euro, 14 ordainsarietan banatua. Aipatu kopuruak urte hasieran udal langileek duten igoera bera izanen du.

–Udalak bere gain hartuko du dagokion Gizarte Segurantzaren enpresa-kuotaren ordainketa.

2.–Estibaliz Pinacho Olaciregui zinegotziari onartzea dedikazio partzialaren erregimena, 2019ko irailaren 1etik aurrera eragina izango duena, eta honako baldintza hauen arabera:

–Lanaldiaren heren 1eko dedikazioa (%33,33).

–Urteko soldata gordina, 12.370,75 euro, 14 ordainsarietan banatua. Aipatu kopuruak urte hasieran udal langileek duten igoera bera izanen du.

–Udalak bere gain hartuko du dagokion Gizarte Segurantzaren enpresa-kuotaren ordainketa.

3.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.”

Beran, 2019ko uztailaren 2an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1909494