160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Udalkideen ordainsariak

Armañantzasko Udalak, 2019ko uztailaren 9an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Udalkideek osoko bilkuretara joateagatik 80,00 euro jasoko dituzte bilkura bakoitzeko. Kide bakoitzak urtean gehienez ere 640,00 euro jasoko ditu.

2. Alkateari 358,33 euro ordainduko zaizkio hilero.

3. Udalkideei karguan aritzeagatik izandako gastuen kalte-ordainak ordaintzea; Osoko Bilkurak banan-banan aztertu eta onetsiko ditu.

4. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluan xedatuari jarraituz, erabaki honek atzerako indarra izanen du, 2019ko uztailaren 1etik aurrera.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Armañantzasen, 2019ko uztailaren 9an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L1909577