160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Toki udalbatzetako kideek bildu beharreko ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainak arautzen dituen Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak dioenari jarraikiz, Agoizko Udalak, 2019ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zituen honako ordainsari hauek udalbatzako alkatearentzat eta zinegotzientzat:

1. Alkateak erabateko dedikazioagatik bilduko duen ordainsaria finkatzea: urtean 2.137,76 euro gordin, 1.640,37 euro garbi, urteko 14 hilabetekotan; Gizarte Segurantzan inskribatuko da.

2. Zinegotziek osoko bilkurara joateagatik bilduko duten bilkura-saria finkatzea: 120 euro, gehienez ere, eta osoko bilkura bat hilabetean, gehienez.

Agoitzen, 2019ko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L1909976