160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Ablitasko Udalak, 2019ko uztailaren 9an egin osoko bilkuran berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Udalkideen ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubidearen arabera, eta kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa.

Ikusirik 11/1999 Legeak aldatu duen Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 73. eta 75. artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan eta karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen duen apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legean xedatutakoa.

Azterturik Udal horren funtzionamendu ezaugarriak eta, bozketa eginda, honako hau erabaki da:

1. Bilkura-sari hauek onestea:

Osoko bilkuretara eta Eledunen Batzordera joateagatik: 90 euro, eta gehienez ere 10 bilkura.

Gainerako batzordeen bilkuretara joateagatik: 55 euro, eta gehienez ere 5 bilkura Batzordeko.

Aurreko datuak aplikatuta lortzen den zenbatekoa bertaratzeagatik jaso beharreko gehieneko diru-kopurua izanen da.

2. Diru-esleipenik jasotzen ez duten entitate eta erakundeen kasuan, Udalak bere gain hartuko du ordezkaritzaren kostua.

3. Udalbatzako kideek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dutela xedatzea karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

4. Zenbateko horiek 2019eko ekainaren 15etik ondorioak sortuta aplikatuko dira.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, 2019ko uztailaren 17an.–Alkate udalburua, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L1909668