160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

790/2019 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Tuterako Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Laguntza Ataleko buru den Beatriz Azcona Ruiz andrearen izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 24ko 793/2018 Ebazpenaren bidez, Beatriz Azcona Ruiz andrea Tuterako Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Laguntza Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Beatriz Azcona Ruiz andrea 2018ko abuztuaren 3an jabetu zen postu horretaz.

Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak eskaera egin du Beatriz Azcona Ruiz andrearen bitarte baterako izendapena luzatzeko, Tuterako Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Beatriz Azcona Ruiz andrearen bitarte baterako izendapena luzatzea, Tuterako Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Beatriz Azcona Ruiz andrearen bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko abuztuaren 3tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau Beatriz Azcona Ruiz andreari jakinaraztea, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Oscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1910217