160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

287E/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, Ignacio Iriarte Aristu jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasuneko kontseilariari dagokiola organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Ignacio Aristu Iriarte jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2019ko abuztuaren 14an izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Ignacio Iriarte Aristu jaunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari igortzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.–Osasuneko kontseilaria, María Santos Indurain Orduna.

Iragarkiaren kodea: F1910771