160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

269E/2019 FORU AGINDUA, uztailaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Tuterako Osasun Barrutiko Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru den Ángel Sampériz Legarre jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 25eko 296E/2018 Foru Aginduaren bidez, Ángel Sampériz Legarre jauna Tuterako Osasun Barrutiko Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Ángel Sampériz Legarre jauna 2018ko abuztuaren 3an jabetu zen postu horretaz.

Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak eskaera egin du Ángel Sampériz Legarre jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzeko, Tuterako Osasun Barrutiko Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Ángel Sampériz Legarre jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Tuterako Osasun Barrutiko Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Ángel Sampériz Legarre jaunaren bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko abuztuaren 3tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Barne Medikuntzako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

2.–Foru agindu hau Ángel Sampériz Legarre jaunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Kudeatzailetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 30ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1910214