160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

156/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Pilar Álvarez Asiáin andrea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko idazkari tekniko nagusia, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela idazkari tekniko nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik. Izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izanen dira.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Pilar Álvarez Asiáin andrea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko idazkari tekniko nagusia, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko abuztuaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F1910829