160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

151/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Joseba Mikel Arregui Pérez jauna Herritarrekiko Harremanetako Departamentuari atxikitako Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51.2 artikuluari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio, foru dekretu bidez, eta erakundea atxikia duen departamentuko kontseilariak proposaturik, erakunde publikoetako zuzendari kudeatzaileak izendatzea.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 10.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko du zuzendari kudeatzailea, institutua atxikia dagoen departamentuko kontseilariak proposaturik; estatutuak abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Joseba Mikel Arregui Pérez jauna Herritarrekiko Harremanetako Departamentuari atxikitako Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaile izendatzea. Izendapenak 2019ko abuztuaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1910824