160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

129/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz jauna Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51.2 artikuluari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio, foru dekretu bidez, eta erakundea atxikia duen departamentuko kontseilariak proposaturik, erakunde publikoetako zuzendaritza organo gorenetako titularra izendatzea eta kargutik kentzea.

Adierazitakoarekin bat etorriz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Óscar Martínez de Bujanda Esténoz jauna Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoko zuzendari kudeatzaile izendatzea. Izendapenak 2019ko abuztuaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F1910802